Immanuel Kant filosofoarentzat (1724-1804) , ezagutza transzendentala ezagutu nahi diren objektuei buruz baino, objektu horien esperientzia izan baino lehen objektu horiek ezagutuak izateko moduarekin loturiko a priori ezagutza da, hala nola espazioari eta denborari buruzkoa. Transzendentala, beraz, gure baitan objektu horiek esperientziaz ezagutzeko bidea jartzen duen hura da.
Transzendentea, berriz, ezagutu daitekeenaz haratago dagoen hura da, ezagutu ezin dena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Analitika transzendentalaImmanuel Kant filosofoaren Arrazoimen Hutsaren Kritika lanean, analitika transzendentala adimenaren aldez aurreko edo apriori ezagutzari buruzko atala da, esperientzian oinarritutako ezagutza lantzen duen dialektika transzendentalaren aldean. Bere aldetik,…
Dialektika transzendentalaDialektika transzendentala Immanuel Kant filosofoak (1984) arrazoimenaren bitartez metafisikari buruzko teoria eta kritika da. Kanten arabera, arrazoia munduaren azken kondizio edo galderei buruz hausnartzeko erabiltzen denean, arima, Jainkoa…
Idealismo transzendentalaIdealismo transzendentala Immanuel Kant filosofoak (1724-1804) bere sistema filosofikoa, bereziki bere teoria epistemologikoa, izendatzeko erabili zuen terminoa da. Horren arabera, ezagutza fenomenoei buruzkoa da, eta ez noumeno edo…