Transterminantzia ibilbide laburreko transhumantzia da, ganadua neguko larreetatik udako larreetara (eta alderantziz) eramaten dituena, baina transhumantzian ez bezala, non ehundaka kilometro zeharkatu eta ganadua etengabeko mugimenduan dagoen, transterminantzian ibilbide bailara baten baitan burutzen da eta gehienez eskualde batetik bestera aldatzen ganadua. Horren adibide garbia Euskal Herrian dugu, non artaldeak Aralartik eta Gorbeialdetik (udan) kostaldeko larreetara eramaten diren; edota Pirinioetatik (udan) Bardeetarako (neguan) mugimendua.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.
TranshumantziaTranshumantzia (trashumantzia) edo abeltzaintza transhumantea (latinezko trans eta humus hitzetatik, literalki lur batetik bestera) abeltzaintza estentsiboko eta ibiltariko jarduera bat da, non abereak neguko larreetatik udako larreetara aldatzen…