Transmedia narratiba hedabide eta euskarri zenbaitetan zabaldu eta haietan kontsumitzailearen parte hartze aktiboa ahalbidetzen duten narratiba edo produktu kulturalak dira, mundu edo unibertso fikzionalak sortuz. Horren adibide bat Star Wars saga da, jatorrian zine-produkzioa dena, baina literaturara, bideojokoetara eta artera ere zabaldu dena. XX. mendearen bukaeran sortutako terminoa baino Henry Jenkins komunikazio aditu eta irakasleak zabaldu zuen. Hedapenak eta parte hartzeaz gainera, Henry Jenkinsek transmedia generoaren oinarri hauek finkatu zituen:
- Hedapena eta sakontasuna: hedabide zenbaitetan zabaltzeak hedapen handiagoa, eta edukien sakontasun handiagoa dakar. Produktuaren kontsumitzailea ere narratibaren hedatzaile bilakatzen da.
- Jarraipena eta aniztasuna: transmendia generoak mundu edo unibertso oso edo jarraituak sortzen ditu, bere baitan aniztasunak edo aldaera ezberdinak sortzen diren arren.
- Murgiltzea eta erauzketa: kontsumitzailea murgildu egiten da narratiban eta handik elementuak erauzi, bere egunerokoan bizimoduan integratuz.
- Eraketa etengabea: narratibako mundua etengabe eratzen doa, hedabide ezberdinetan sortzen diren produktu sortei esker. Mundu hori koherentziaz eratu behar da.
- Serialitatea: narratiba ez da aurkezten aldi bakar batean; aldiz, narrazioaren ildoa segmentu batzuetan zehar banatzen da.
- Subjektibitatea: ohikoa da narratiba pertsonaia ezberdinen ikuspuntuetatik zabaltzea, publiko guztien identifikazioa erraztuz, pertsonaia batekin edo bestearekin.
- Exekuzio kolektiboa: azkenean kontsumitzaileak narratibaren protagonista bilakatzen dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Apostasia eta apostatak (definizioa)Apostatak norberaren inesmenak, printzipioak, ideiak eta iritziak baztertu egiten dituzten pertsonak dira. Bereziki euren erlijioa uzten duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Apostasia (απο , apo, ”kanpo, at” eta στασις, stasis, …
Historiografia (definizioa eta kontzeptua)Gertakari edo aldi historiko bati buruz, historiografia historia kontatua da, historialariek jaso eta erakuten duten bezala, testuinguru baten baitan edta metodo historikoa baliatuz. Hori horrela, historiografia aski desberdinak…
Transfikzioa (transfikzionalitatea)Transfikzioa edo transfikzionalitatea fikziozko narrazio bat osatzen duten elementuren bat, hala nola pertsonaiak eta tokika, testu desberdinetan agertzea da. Transfikzioa fikziozko unibertsoa edo fikzioa osatzen duen narratiba bera…