Eraldaketa digitala


KategoriakEnpresa

Eraldaketa digitala edo transformazio digitala (ingelesez, digitalization - ez nahastu digitization terminoarekin- ) erakunde batean digitalizazioa burutuz eta teknologia informatikoak baliatuz estrategiak, programak, proiektuak, metodologiak, jokabideak eta prozesuak birdefinitu eta hobetzea da, efizientzia handiagoa eta kostu txikiagoak lortzeaz gainera, tresna digitalek erakundea bera eta inguruenarekiko harremanak eraldatuz. Teknologia digitalen aplikazio zuzenetik haratago, eraldaketa digitala teknologia horiek erakunde batean, ingurunean eta gizarte osoan eragiten dituzten aldaketa guztien multzoa da beraz. Aldaketa horiek bideratzea ez da berehalako gauza, eta erakundeko kideen hezkuntza eta konpromisoa, lehengo ohikeriak baztertu eta informazioaren eta komunikazioaren kudeaketa berria (big data ustiatuz, besteak beste) eskatzen du.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transformación digital.

Ikus, gainera

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.