Eraldaketa digitala edo transformazio digitala (ingelesez, digitalization - ez nahastu digitization terminoarekin- ) erakunde batean digitalizazioa burutuz eta teknologia informatikoak baliatuz estrategiak, programak, proiektuak, metodologiak, jokabideak eta prozesuak birdefinitu eta hobetzea da, efizientzia handiagoa eta kostu txikiagoak lortzeaz gainera, tresna digitalek erakundea bera eta inguruenarekiko harremanak eraldatuz. Teknologia digitalen aplikazio zuzenetik haratago, eraldaketa digitala teknologia horiek erakunde batean, ingurunean eta gizarte osoan eragiten dituzten aldaketa guztien multzoa da beraz. Aldaketa horiek bideratzea ez da berehalako gauza, eta erakundeko kideen hezkuntza eta konpromisoa, lehengo ohikeriak baztertu eta informazioaren eta komunikazioaren kudeaketa berria (big data ustiatuz, besteak beste) eskatzen du.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transformación digital.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Aztarna digitalaAztarna digitala pertsona edo erakunde batek Interneteko jardueran egin dituen interakzio guztien multzoa da, hala nola bilaketak, nabigazio historialak, sare sozialetan sortutako profilak, komunikazioak eta dokumentu igoerak, haiek…
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…