Soziologian, kultura-desfasea gizarte edo kultura batean gertatzen den disfuntzio edo distortsioa da, arlo batean izandako aldaketak batek beste arloren batean korrespondentziarik ez duenean. Horren adibidea da emakumeak lan-merkatuan…

Antropologian, tradizioa kultura bateko elementu iraunkorren multzoa da, hala nola ohiturak, balioak, ekoizpen kulturalak (ahozko literatura, ...), belaunaldiz belaunaldi transmititu eta identitate eta memoria kolektibo bat osatzen dutenak. Elementu horietako bakoitzari ere tradizio deitzen zaio, eta horrela tradizioa, singularrean, tradizioen multzoa dela esan liteke. Tradizio kulturalaren defentsa kontserbadurismoarekin lotu izan da, bereziki izaera politikoa har dezaketen elementuen inguruan (sexu harremanak, ezkontza, ...). Tradizioko elementuak ez dira besterik gordetzen, komunitateko kideek bizi egiten dituzte, haientzat bizi-esperientzia da, berritu egiten dena aldi bakoitzean. Iraganak autoritatea ematen dio tradizioa, baino horregatik ezin dugu esan tradizioa iraganean erroturiko kultura dela: orainak etorkizunera proiektatzen du, eta ildo horretatik izaera performatiboa du tradizioak, eta sakonean mundu-ikuskera bat sendotu eta biziaraztendu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.