Motibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…

Titulartasuna edo titularitatea pertsona batek, izan fisikoa izan juridikoa, titulu edo legezko agiri batean ezartzen denaren arabera ondasun edo erakunde baten jabetza edo haren gaineko bestelako eskubideak eta obligazioak izatea da. Halaber, titulartasuna kontzesio, kargu edo lanpostu publiko jakin bat, hura betetzeko behar diren probak, merituak eta orokorrean legean ezartzen diren izapide eta baldintza guztiak beteta, hartaz jabetu eta garatzeko eskubidea da. Horrela esaten da, adibidez, funtzionario batek lanpostu jakin baten titulartasuna duela, edota kirol-elkarte baten titulartasuna elkarteko kide jakin batzuek (edo guztiek) dutela.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, titularidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.