Timokrazia Platon filosofoak bere Errepublika lanean aipatu eta aztertu zituen bost gobernu motetako bat zen, aristokraziaren eta oligarkiaren artekoa. Aristokraziatik eratorria, non agintariak bertutea eta jakinduria eta haiek…
Antzinako greziarrek bere interesen alde eta legeak jarritako inongo mugarik gabe diharduen tirano edo agintari absolutuaren botere eta gobernu-sistema gisa definitu zuten tirania; demokraziaren nahiz monarkiaren kontrakarrean, monarkiaren kasuan erregea ere legearen eta konstituzioaren baitan jokatu behar duelarik. Aristotelesek tiranoa usurpatzailetzat hartzen du, boterea indarrez eskuraturik, maiz atzerritarren laguntzarekin; halere antzinako greziar tiranoek herritarren babesa eta sostengua izan zituzten, eta oligarkiaren aurka joatzen zuten. Gaur egun, tirania terminoa diktadura eta erregimen autokratikoak izendatzeko erabiltzen da, adiera gaitzesgarrian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.