Tetrafarmakoa epikureismoan zorionera heltzeko proposatzen diren lau ("tetra") aholku edo erremedioen ("farmako") bilduma da Diogenes Laerziok Epikuroren bizitza lanean emandakoak. Jatorrian, tetrafarmakoa arizaria, gantza, bikea, eta erretxina nahasturik erabiltzen zen sendagaia zen.
Epikureismoan, lau beldur dira zorionari oztopo egiten diotenak, eta tetrafarmakoak lau beldur horien zentzugabetasuna edo horiei egiteko moduak planteatzen ditu:
- Jainkoei beldurra gainditzeko, Jainkoak euren kabuz, gizakietaz kezkatu gabe bizi direla pentsatu behar da;
- heriotzari beldurra, baino bizirik gauden artean, heriotzarik ez dago, eta hiltzen garenean, jada ez dugu ezer sentitzen;
- oinazeari beldurra, baina oinazeak alde baterako dira, eta bestela jasangarriak dira; oinazearen ondoren, gainera, beti dator plazera;
- plazera eta zoriona ez izateari beldurra, baina plazera eta zoriona gugan dago, ez gugandik aparte, eta ezer gutxirekin lortzen da.
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…