Testu-prozesadoreak


KategoriakInformatika

Testu-prozesadoreak, testu-prozesatzaileak edo testu-prozesagailuak testua idatzi eta horren elementuei (karaktere, hitz, lerro, pasarte, orri eta baita unitate handiagoei ere) formatoa emateko programa informatikoak dira, testua azpimarratuz, horren tamaina, kolorea edo tipografia aldatuz eta egitura jakin bat emanez orriaren baitan, hala nola zerrendak, marjinak ezarriz edo orrialdeak zenbakituz. Ez dira nahastu behar testu lau edo testu hutsa, formaturik gabe, osatu eta lantzeko erabiltzen diren testu-editoreekin. Egun testu-prozesadore ezagunenak Microsoft Word, ordainduzkoa eta kode itxia duena, eta Libre Office Writer, doan eta kode irekikoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, word processor; gaztelaniaz, procesador de texto.

Ikus, gainera

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.