Ikus, gainera: Versaillesko ituna (1919)
Alde batetik, Amerikako Estatu Batuek, inperio britaniarrak, Frantziak, Italiak, Japoniak,itunaren arabera potentzia aliatu eta elkartu nagusiak direnek, aliatu eta elkartu….eta bestetik, Alemaniak, honako erabakiak hitzartu dituzte:
- 42. art. Debekatuta du Alemaniak gotorlekuak eraikitzea, Rhinaren eskuinaldean zein ezkerraldean.
- 43. art. Debekatuta du, halaber, 42.artikuluan zehaztu diren lekuetan indar armatuak izatea eta biltzea.
- 45 .art. Frantziako iparraldeko ikatz meategiak deuseztatzearen ordainetan…Alemaniak Frantziari $arreko ikatz meategien jabetza osoa eta erabatekoa emango dio.
- 51. art. Alemaniari 1871ko Bake Itunaren ondorioz emandako lurraldeak (Alsazia eta Lorrena) Frantziara itzuliko dira ...
- 80. art. Alemaniak onartu eta zorrotz errespetatuko du Austriaren independentzia ...
- 87. art. Alemaniak onartu egingo du Poloniaren independentzia ...
- 119.art. Alemaniak uko egiten die potentzia aliatu eta elkartu nagusien mesedetan, itsasoaz gaindiko bere lurren gaineko eskubide eta titulu guztiei.
- 160.art. Alemaniako armadak bi betebehar baino ez ditu izango: bat, bere lurraldean bakea ziurtatzea eta, bi, mugak zaintzea.
- 231. art. Gobernu aliatu eta elkartuek aldarrikatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemania eta bere aliatuak izan direla gobernu aliatuek eta beren nazioek gerraren ondorioz pairatu behar izan dituzten galera eta kalte guztien erantzule. Gerra Alemaniak eta berealiatuek ezarri baitiete potentzia aliatu eta elkartuei egindako erasoen bitartez.
- 232. art. Gobernu aliatu eta elkartuek eskatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemaniak hartu behar duela potentzia aliatu eta elkartuetako gizarte zibilari eta jabegoei egindako kalteak konpontzeko ardura.
- 428. art. Rhineko mendebaldean dauden lurraldeak ... potentzia aliatuen eta kidetuen tropek okupatuko dituzte, bermetzat, hamabost urtean.
Loturiko artikuluak
Parisko ituna (1783)Parisko ituna (*Pariseko ituna) Parisen 1783ko irailaren 3an Britania Handiaren eta Hamahiru Kolonietako ordezkarien artean sinaturiko bake-hitzarmena izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako independentzia-gerrari amaiera eman ziona; aldi berean,…
Versaillesko Ituna (1919)Agian 1783ko Versaillesko ituna bilatzen ari zinen. Versallesko Ituna edo Versaillesko Ituna Lehen Mundu Gerraren ondoren, Aliatuek (Frantzia, Britainiar Inperioa, Estatu Batuak, Italia eta Japonia) Alemaniarekin sinaturiko bake-ituna…
Versaillesko Ituna (1783)Agian 1919ko Versaillesko Ituna bilatzen ari zinen. Versailleseko Ituna edo Versaillesko bakea, Parisko bakea ere deitua, 1783ko irailaren 3an Britainia Handiak Frantziarekin, Espainiarekin eta Herbehereekin hurrenez hurren sinaturiko bake-akordioen…