Testu-iruzkina (1894): Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)


Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)
1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin, sortzen da Bilboko hirian aisiarako zentro bat,helburu duena (…) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra goiburuan jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun eta adiskidetasun loturak sortzea.
2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai - Batzar deituko dena Arana eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija harenmende geratuko da (…).
3. artikulua: Jaungoikua. Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da berebarruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Bere lege tradizionaletanforuetan, jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du. Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Erabat ez bada ere, gehien bat, euskal arrazako familiez osatuko da. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat.
5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren, eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta nabarmenaren gainean ezarriko daBizkaia.
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jarriko da. Politikoak erlijiosoarekiko eta Estatuak Elizarekiko erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean ezarrikoda Bizkaia.
8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak kontuan hartuta, Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren senide izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskelerria izeneko (Euskeria) izeneko osotasuna eratzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztugabe (…).
 
Bizkaitarra  (Bilbo), 1894-05-24.
Ikus, gainera
382 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.