Informatikan, testu laua testu edo karaktere-segida huts gisa agertzen den informazioa adierazteko erabiltzen den terminoa da, testu horren estiloari buruzko markarik gabekoa, eta grafikoak, irudiak edo ikurrak barnehartzen…

Erantzukizun Politikoen Legea (1939-02-09)
(...) Gobernuak (...) uste du unea iritsi dela Erantzukizun Politikoen Lege bat
emateko, balioko duena beren egite edo ez-egite larriekin matxinada gorria
gorpuzten lagundu zutenek alde horretatik dituzten erruak garbitzeko (...).
Zigorrak ezartzeaz arduratuko diren auzitegietako kideak Armadaren,
Magistraturaren eta Falange Española Tradicionalista y de las JONSen
ordezkariak izango dira (...).
1. art. Erantzule politiko deklaratzen dira 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren
18ra bitarte Espainiari jasanarazi zitzaion era guztietako subertsioa eragiten edo
areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz pertsona juridikoak, eta orobat
bigarren data horretatik aurrera, beren egintza batzuekin edo gelditasun
larriarekin, Mugimendu Nazionalaren kontra aritu direnak edo daudenak.
2. art. Aurreko deklarazioaren ondorioz (...) legez kanpo gelditzen dira 1936ko
otsailaren 16an egindako hauteskundeen deialdia egin zenez geroztik Fronte
Popularra osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak, eta orobat
harekin bat egin duten edo hari atxiki zaizkien alderdi eta taldeak hori egin izan
hutsagatik, erakunde separatistak eta Mugimendu Nazionalaren Garaipenari
kontra egin dioten guztiak.
3. art. Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek osotara galduko
dituzte era guztietako eskubideak eta ondasun guztiak.
Boletín Oficial del Estado, 1939ko otsailaren 13a.20
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.