Testu-iruzkina (1839): 1839ko urriaren 25eko Legea


Isabel II.a Jainkoaren Graziaz eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioaz
Espainietako Erregina denak eta, haren adingabetasunean, haren Ama
Agurgarria den Maria Kristina Borboikoa Erregina alargunak, Erresumako
Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera
jakinarazten dizue: Gorte Nagusiek honako hau agindu dutela eta neronek berretsi
dudala:
1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren
batasun konstituzionalari inolako kalterik eragin gabe.
2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta euskal probintziei eta Nafarroari
entzun ondoren, lehen aipatutako Foruetan haien interesa aldarrikatzen duen
nahitaezko aldaketa proposatuko dio Gorteei, Nazioaren eta Monarkiaren
Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez eta, aldi baterako eta lehen
adierazitako moduan eta zentzuan, sor litezkeen zalantzak eta eragozpenak
ebatziz eta Gorteei horren berri emanez.

Nik, Erregina Gobernatzaileak.- Erreginak eskuz sinatua.– Jauregian, 1839ko
urriaren 25ean.

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.