Test soziometrikoa talde bateko kideen arteko harremanen azterketa egiteko galdetegi bat da, non taldekideei beste kideei buruz galdetzen zaien, hala nola haien ondoan eseriko litzatekeen autobus batean, harekin…
Psikometrian, test-birtesta test edo beste neurketa-tresna baten fidagarritasuna edo errepikakortasuna (neurketa-tresna batek denboran zehar neurketa homogeneoak jasotzeko duen ahalmena) neurtzeko metodo bat da,1 subjektu berdinei test berdina bi aldiz (lehen testa eta bigarrena edo birtesta) aplikatzean datzana. Test beraren bi puntuazio multzoetarako, korrelazio-koefiziente bat kalkulatu eta interpretatzen da: korrelazioa positiboa eta altua bada, neurketa tresna fidagarria dela esan daiteke. Metodoa egokiro aplikatzeko, testaren eta birtestaren arteko denbora ez laburregia ez luzeegia izan behar da: laburregia bada, baliteke erantzunen arteko korrelazioa handia testaren fidagarritasunagatik beragatik ez, baizik eta subjektuak erantzunak gogoratzen dituztelako gerta daiteke; luzeegia bada, korrelazio txikia, tresnaren fidagarritasun eskasagatik baino, bitartean subjektuen izaera, jarrera, iritzia, trebezia edo ezagutza aldatu delako sortu daiteke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.