Teseoren ontziaren paradoxa


KategoriakFilosofia

Teseoren ontzia edo Teseoren paradoxa antzinatik ezagutzen den problema filosofikoa da. Plutarkok aipatzen duen kondairaren arabera, Teseo bere marinelekin Kretatik Atenasera itzultzeko baliatu zuen ontzia denbora luzean gorde zute atenastarrek, hondatzen ziren zatiak pieza berriekin ordeztuz; azkenean, ordea, galdera sortu zen garaiko filosofoen artean: piezak aldatutako ontziak Teseoren ontzi bera izaten jarraitzen al zuen?

Paradoxak objektuen identitateari buruzko hausnarketa pizten du filosofian, eta Heraklitok eta Platonek aztertu zuten, Plutarkok planteatu baino lehenago. Hain zuzen, Heraklitok pertsona berak erreka berdina bi aldiz ezingo lukeela zeharkatu aipatu zuen, urak eta pertsonak aldatzen direnez erreka eta pertsona  ez bailirateke lehengo berdinak izango. Geroago, Thomas Hobbes eta John Locke filosofoek ere aztertu zuten problema. Paradoxaren beste aldaera batzuk ere eman dira: adibidez, XX. mendeko haur literaturako Paddington hartza harrituta geratzen da bankura bere dirua berreskuratzera doanean, berak han gorde zituenen bestelako billeteak ematen dizkietelako; eta zientzian ere badu islada: gure gorputzeko zelulak berrizten doazenez, gu betiko berdinak gara ala berritzen goaz?

249 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.