Teoria psikodinamikoak


KategoriakPsikologia

Teoria psikodinamikoak edo ikuspuntu dinamikoa psikologiaren paradigma nagusietako bat da, konduktismoarekin batera eta horri kontrajarria neurri batean. Maiz psikoanalisiarekin lotu izan da esklusiboki, baina badira teoria psikodinamikoak, psikoanalisitik nahiko urrun daudenak, hala nola Carl Jung (1875-1961), Alfred Adler (1870-1937) eta Erik Erikson (1902-1994) psikologoen eskutik. Orokorrean, ikuspuntu psikodinamikoan pertsonaren psikologia barruko indar eta eragile inkontzienteek modu determinista batean gobernatzen dutela baieztatzen da, eta horrela pertsonen barrura sartzen saiatzen da, haien esperientzia eta sentipenetatik azalpenak eratzearren.

Teoria psikodinamikoen beste ezaugarriak nortasunaren eraketa hirukoitza da (zera, nia eta super-nia) eta horien arteko gatazken ondorioz moldatzen da, haurtzaroko bizipen eta garapen psikologikoari ematen zaion garrantzia, geroko nortasuna azaltzen duenez neurri handi batean, bereziki sexualitatearekin loturik.

Ikuspuntu psikodinamikoaren metodologia kasuen ikerketan, ametsen analisian, asoziazio askean, proiekzio-testetan, hipnosi eta lapsusetan oinarritzen da. 1

Erreferentziak

1.
McLeod S. Psychodynamic Approach. Simplypsychology. http://www.simplypsychology.org/psychodynamic.html. Eskuratua martxoak 10, 2017.
249 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.