La teoría ausubeliana es la teoría de aprendizaje desarrollada por el psicólogo norteamricano David Ausubel (1918-2008), en la que abogaba por un aprendizaje significativo, en el sentido de…
Pedagogian eta garapenaren eta ikaskuntzaren psikologian, teoria kontestualak haurraren garapenean ingurune sozial eta kulturalaren eragina lehenetsi eta nabarmentzen duten teoria pedagogiko eta psikologikoak dira, haurrak ingurunearekin osatzen doan harremanen bitartez. Horien artean, Lev Vygotskyren teoria soziokulturala eta Bronfenbrenner-en sistemen teoria ekologikoa nabarmendu daitezke: Vygotskyren arabera, haurrak ez du bakarrik ikasten, beste haurrekiko eta helduekiko harremanetan baizik, eta harreman horiei esker oinarrizko gaitasun eta ahalmen kognitiboak goi maila batera heltzen dira. Bronfenbrenner-en teoriaren arabera, haurraren garapenean sistema batzuek hartzen dute parte, hala nola mikrosistemak (haurrarengadik gertuen dauden sistemak, hala nola familia, lagunak eta eskola), mesosistemak (mikrosistemen arteko loturek osaturikoa), exosistemak (aurreko sistemetean eragina duten kanpoko faktoreak, hala nola familiaren egoera sozioekonomikoa) eta makrosistemak (ingurune sozio-kulturala); haurraren ikaskuntza aurrez biologikoki ezarrita dituen gaitasun kognitiboek eta ezaugarri psikologikoek aipaturiko sistemekin dituen interakzioen bitartez gertatzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.