Hierokrazia gizarte, talde edo erakunde batean apaiz eta klerikoen talde batek duen agintaritza eta boterea da, gehienbat gizarte bizitza arautzen duten dogma erlijiosoen bitartez ezarria. Bereziki Max Weber…
Teokrazia edo estatu teokratikoa herrialde bateko agintari erlijiosoak aldi berean bertako estatu buruak diren estatuaren forma da, adiera hertsian. Hala ere, estatua teokratikoa dela esaten da baita ere agintari politikoek kleroaren aginduz edo haren gidaritzapean gobernatzen dutenean edota agintariek Jainkoaren izenean gobernatzen dutela estatuaren oinarri edo printzipio nagusitzat hartzen denean. Espainiaren estatu forma guztiz teokratikoa izan zen XV-XVIII mende bitartean, monarkiak eta kleroak eskuz esku gobernatu zutenean; horren adibideak dira Espainiako Inkisizioa eta Amerikako kolonizazioa, agintariek Jainkoaren aginduz aldarrikatuak. Aro Modernoarekin batera, eta bereziki Ilustraziotik, desagertzen joan ziren estatu teokratikoak Mendebaldeko herrialdeetatik. Egun, estatu teokratikoak estatu musulmanak dira esklusiboki, hala nola Arabia Saudi eta Iran.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.