Tenperatura-alderantzikatzea (alderantzikatze termikoa)


KategoriakGeografia

Tenperatura-alderantzikatzea edo alderantzikatze termikoa, egoera antiziklonikoetan, hots, haize gabeko egoera atmosferiko egonkorretan, lurretik gertu dagoen aire geruza, maizenik 200-300 metro bitartekoa, gaineko geruza baino nabarmen hotzagoa denean gertatzen den fenomeno meteorologikoa da, bereziki goizaldean eta goizean zehar nabarmena dena (ikus, gainera, tenperatura atmosferikoa). Fenomeno gauean zehar garatzen da, zeru garbiarekin eta haizerik gabe; egoera horretan, airea azkar hozten da; aire hotz horrek, dentsoagoa denez eta haizerik ezean, aire epelagoaren azpian geruza sortzen du. Fenomenoa oso nabarmena da eremu menditsuetan, mendian gora edo behera joanda, bat-batean tenperatura epeldu eta hoztu egiten dela sumatzen baita, batzuetan oso tarte txiki batean. Tenperatura-alderantzikatzearekin batera, ohikoa da ihintza eta behe lainoa sortzea, hezetasun-maila batera heldu ezkero.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inversión térmica.

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.