Margoa azalera batean marraztu eta koloreztatzeko erabiltzen den gai fluidoa da, margotu beharreko azaleran margoaren geruza gutxi gorabehera meheak sortzeko baliatzen dena, gehienetan pintzel, brotxa baina baita ere…
Tenpera (italierazko temperare hitzetik, "neurriz nahastu", margoaren osagaiak neurri egokian nahasteari erreferentzia eginez) margotzen hasteko margoak edo koloreak uretan disolbatzen dituen teknika da, aglutinatzaile moduan arrautza baliatzen duena, beste substantzia batzuk ere (kaseina, goma, arrain-buztana eta orokorrean olioa ez diren beste substantziak) erabil daitezkeen arren. Aglutinatzailearen funtzioa margoa azalerari heltzea da. Antzinatik datorren teknika da, Antzinako Egiptoko sarkofagoak esaterako tenperaz margoturik zeuden, baina tenperaren gorenaldia Erdi Aroan gertatu zen. Geroago, oleoa nagusitu zen, lehortze motelagoa duelako, artistari bere lana fintzeko denbora emanez. Izan ere, tenperan, artistak azkar eta nahastu gabe margotu behar du, akatsak izango ez badira. Abataila gisa ordea, koloreak ez dira denboran zehar, oleoan ez bezala. Horri esker, Erdi Aroko pinturak eta antzinagokoakak ere bai kalterik gabe iritsi dira gaurdaino.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.