Filosofian, teleologia edo ikuspegi teleologikoa zerbait horren helburuei begira azaltzea da, zertarako den adieraztea alegia. Azalpen teleologikoa ematean, fenomeno batek xedea duela irizten da, zergaiti edo arrazoi bat, eta beraz asmo bati jarraiki sortu eta bilakatzen dela. Azalpen horiek eman zituzten lehenak Anaxagoras, Platon eta Aristoteles izan ziren. Aristoteles izan zen, hain zuzen, bere kausei buruzko teorian, azken kausak edo helburu-kausak (zertarako den) eta kausa efizienteak (zerk edo nork sortu duen) bereizi zituenak, besteak beste; teleologiak azken kausak lehenesten ditu sailkapen horretan, kausa efizienteen aldean.
Errealitatea ikuspuntu teleologiko batetik aztertzea naturako fenomenoen itxurazko arrazionaltasuna du jatorri, udako epelak eta neguko hotzak uztaren zikloak bete eta gizakia eta abereak elikatzea dakarrenez. Baina natura azalpen teleologikoen bitartez azaltzean, ikuspuntu antropomorfiko batetik aztertzen dela esan daiteke, naturari guztiz gizatiarra den teknikaren baliagarritasuna egozten zaiolako modu horretan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…