Telekomunikazioak edo telekomunikabideak, komunikazio-teknologiak ere deituak, informazioa (datuak, soinuak, irudiak edo zeinuak) uhin elektromagnetikoak erabiliz bidali eta jasotzeko teknologiak dira, urrutitik komunikazioa bideratzeko erabiltzen dena. Horien baitan biltzen dira telegrafoa, telefonoa, irratia, telebista eta datuak transmititzeko sare telematikoak, Internet bideratzen dutenak alegia. XIX. mendean garatzen hasi ziren, eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturaleko funtsezko tresna izan dira. XX. mendearen bukaeratik ezinbesteko bilakatu dira, globalizaziorako teknologia eta azpiegitura gisa, baina baita ere sozializazioa eta eguneroko bizimodua (izapideak, informazioaren bilaketa, ...) errazteko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Garraio-azpiegiturakGarraio-azpiegiturak garraio-sistema batean ibilgailuak ibilarazi eta haietatik ibiltzeko behar diren bide eta bestelako instalakuntzen multzoa da, hala nola errepideak (ikus, gainera, bide-azpiegiturak), portuak, trenbideak, aireportuak eta abar. Beste…
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak)Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, labur IKTak, informazioa, testu, irudi edo soinu gisa formato digitalean sortu, garatu, prozesatu, komunikatu eta zabaldu eta horretara iristeko teknologien multzoa da. Teknologia horiek…
Komunikazio-hizkuntzaKomunikazio-hizkuntza komunitate edo erakunde batean ama hizkuntza desberdinak dituzten pertsonen artean erabiltzen den hizkuntza komun eta partekatua da. Espainian, bereziki hezkuntza arloan erabiltzen den terminoa da (lengua vehicular),…