Teknokrazia estatu modernoetan adituek, teknokratek alegia, duten eragina eta indarra adierazteko erabiltzen den terminoa da, haien diskurtso tekniko eta zientifikoek politika eta gizarte arloetan nagusi bilakatzen direnean, ordezkari politikoen eta burokraziaren eskutik eta bereziki XX. mendeko erdialdetik garatu dena. Kritikoki baloratu da teknokraziaren nagusigoa; ildo horretatik, George Orwell-ek 1984 eta Aldous Huxley-en Bai mundu berria eleberrietan gizarte teknokratiko baten distopiak dira; eta Ortega y Gassetek espezialismoaren aurka ohartarazi zuen La rebelión de las masas liburuan. Hala ere, teknokrazia terminoa baikortasunez sortu zen 1930eko hamardakan Estatu Batuetan, Howard Scott ingeniariak teknikaren ahalbideen aldeko gizarte mugimendu zabala abiarazi zuenean, politiko eta enpresarien ordez, gizartearen gidaritza zientzialariek eta teknikariek hartu behar zutela proposatuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…
Baikortasun teknologikoaBaikortasun teknologikoa, batzuetan utopismo teknologikoa eta soluzionismo teknologikoa ere deitua, teknologiaren garapenak eta horren erabilerak arlo guztietan gizarteko arazoak konpondu eta gizartearen aurrerapena ziurtatzen dutela baieztatzen duen diskurtsoa…
TeknoegituraTeknoegitura edo teknoestruktura enpresa eta erakundeetako atal jakin bat izendatzeko erabiltzen den terminoa da, horren esanahiak aditu batetik bestera aldatzen badira ere. Terminoa John Kenneth Galbraith sortu zuen…