Agian inferentzia estatistikoa bilatzen ari zinen. Inferentzia logika erabiliz premisa eta ebidentziatik ateratako konklusiora iristeko argudiaketa prozesua da. Hedaduraz, konklusio horri berari ere inferentzia deitzen zaio.
Logikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den proposizio bat da, proposizioko gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia izango baita, "joango naiz" eta "ez naiz joango" egia edo faltsuak izanda. Positibista logikoentzat, tautologiak pseudoproposizioak dira, zentzurik ez dutenak, baina beharrezkoak, prozesu logikoak burutu eta hizkuntzaren egitura formala deskribatzeko.
Erretorikan berrriz, tautologia begi bistakoa den proposizioa da, esanahi hutsekoa; adibidez, "eguraldi txarra txarra den eguraldia da".
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.