Errebeldia gizarteak inposatzen dituen arau eta balioen aurka altxatu eta askatasunez jokatzen duen jarrera indibidual edo kolektiboa. Bereziki gazteei egozten zaien etiketa da, haiek moraletik inposaturiko guztiarekin talka…
Tautismoa Lucien Sfez idazleak bere komunikazioaren kritikaren baitan sortutako kontzeptua da. Tautologia eta autismo hitzak nahastuz, tautismoa komunikazioaren hiperteknifikazioak dakarren mezuen nonnahikotasuna eta homogeneizazioa eta itxiera adierazten du, subjektuak teknikaren baitan murgildurik, eta horietatik ihes egin ezinik, mezu horietan harrapatuta daude. Tautologia, sortutako objektu teknologikoak sortzaile bilakatzen delako aldi berean, sortzailea eta sortua nahastuz; autismoa, egoera horrek mezuen errepikapena dakarrelako, bidaltzailea eta hartzailea nahastus, autismo sozial modukoa sortuz, Frankenstein gizarte bat, Sfezek maiz darabilen beste metafora, sortu den makinak sortzailea menderatzen duela adierazteko.
Hiztegia: frantsesez, tautisme; ingelesez, tautism.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.