Talka kulturala edo kultura talka subjektu batek erakunde edo ingurune sozial berri batera sartzean, bertako kultura arau, balio eta ohiturak ezagutu gabe, bizi dituen ezjakintasun, harridura, nahasmen, antsietate eta arbuio sentimenduak dira, kultura berri hori bereganatu eta beraz erakunde edo ingurune berri horretara moldatu eta integratzea eragozten dutenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cultural shock; gaztelaniaz, choque cultural.
Loturiko artikuluak
Zibilizazioen talkaZibilizazioen talka Samuel Huntington (1927-2008) politologo estatubatuarrak 1993 urtean plazratutriko hipotesi geopolitikoa da. Horren arabera, XX. mendearen bukaeratik, mundu mailako gatazkak identitate kultural kontrajarriek, zibilizazioek adiera zabalean, eragiten…
Erreferentzia kulturalaErreferentzia kulturala edo erreferente kulturala kultura baten elementu bereizgarri eta propioak dira, hala nola ohiturak, errituak, sinesmenak, balioak, ..., orokorrean kontzeptuak eta horien izendapenak, beste kulturetan existitzen ez…
Determinismo kulturalaDeterminismo kulturala subjektuen portera, jarrera eta balioak haiek hazi eta bizi diren gizartearen kulturak moldatzen dituela baieztatzen duen teoria soziologiko eta antropologikoa da. Determinismo kulturalak erlatibismo kulturala inplikatzen…