Tales Miletokoa


KategoriakFilosofoak

Tales Miletokoa (Mileto, ca. K.a. 624 - ca. K.a. 545) antzinako greziar filosofoa da, lehena arkhe edo munduaren printzipioaz hausnartu zuena. Hain zuzen, ura hartzen zuen guztiaren oinarritzat, eta Lurra uraren gainean flotatzen zuen disko moduan irudikatu zuen. Munduko Zazpi Jakintsuetako bat da, eta hainbat jakintza-arlo landu zituen, hala nola astronomia, eta matematika; izan ere, eklipsea aurresan zuen, eta Talesen teorema geometrikoa hari zor zaio. Filosofo presokratikoen taldean sartzen da, eta haien artean bereziki naturaren filosofia aztertu zuen Miletoko eskolako sortzailea. Miletoko eskolako beste filosofoak Anaximandro, Talesen ikaslea, eta Anaximenes, Anaximandroren ikaslea, izan ziren.

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.