Swap (definizioa)


KategoriakEnpresa

Swap-a bi aldeen arteko finantza kontratua da, non etorkizuneko diru fluxu bat, gehienetan ziurgabea eta beraz arriskuduna, beste diru zenbateko finkoen fluxu batekin trukatzen den. Finantza deribatu mota bat da, eta diru fluxu ziurgabeek dakarten arriskua saihestu nahiz espekulaziorako erabil daitezke. Hainbat motako swap kontratuak daude: esaterako, interes tipoen gaineko swap-ak interes eta etekin aldakorreko aktibo bat, diru zenbateko finkoekin ordezten denean; edota dibisa batean ordaindu edo jaso beharreko zenbatekoak beste dibisa batekin ordezten diren kanbio-tasako swap-ak.

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.