Sustapen-kanpaina


KategoriakEnpresa

Sustapen-kanpaina ideia, balio, ondasun, produktu eta zerbitzuak jendartean orokorrean edo publiko murritz baten baitan zabaldu eta bultzatzeko aldi labur batean, egun batzuetattik hilabete batzuetara, garatzen diren ekintza konkretu eta berezien multzoa da. Enpresa arloan, sustapen-kanpainaren helburua une konkretu batean salmentak gehitzea izaten da, adibidez prezio bereziak ezarriz, baina enpresan bertan nahiz instituzioen artean publikoaren interesa piztea edo publikoan informazioa zabaltzea ere izan daiteke helburua (adibidez, euskararen erabilera edo garraio publikoan musukoa ahoan jarrita eramatea), betiere aldi labur batean ekintza konkretuak garatuz, maiz publizitatea erabiliz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, promoción de ventas.

Ikus, gainera

188 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.