Supremazismoa


KategoriakSoziologia

Supremazismoa gizatalde baten nagusitasuna aldarrikatzen duen ideologia da, beste gizataldeak baztertu eta menderatzera bultzatzen duena. Supremazismoaren jatorria arrazan (ikus, arrazismoa), etnian (ikus, etnozentrismoa), kulturan zein erlijioan oinarritzen da. Maila sozioekonomikoan oinarritzen denean, klasismo deitzen zaio, eta generoari buruzkoa denean, sexismoa da. Supremazismoaren adibide bat supremazismo zuria da, Ameriketako Estatu Batuetan, Hegoafrikan eta beste herrialde batzuetan apartheid izeneko sistema sozial baztertzailea eta menderatzailea ekarri zuena. Beltzen esklabotza supremazismo zuriaren ondorioetako bat da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, supremacism; gaztelaniaz, supremacismo.

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.