Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Supergizakia edo gaingizakia (alemanieraz, Übermensch) Friedrich Nietzsche filosofoak (1844-1900) gizakiarentzat proposatu zuen gizaki eredua da, arrazionaltasun, moral eta erlijio orotik askea, eta bere senei jarraiki bizi dena. Nietzscheren arabera, egungo gizakia zoritxarrekoa da guztiz, eta Mendebaldeko kulturaren gainbeheran harrapaturik bizi da, esklaboen moralaren mendean. Supergizakiak bizitza, poza baina baita ere mina eta sufrimendua, jartzen du beste ororen gainetik, eta indibidualista, autonomoa, adoretsua eta sortzailea da. Balio-sistema berria eratu eta botere-borondatearen arabera bizi behar du. Gizakiaren krisia gainditzeko, hiru fase alegoriko ezarri zituen:
Nietzschek ukatu zuen supergizakiaren eredu historikoa ematea, baina Sokratesek, Jesukristok, Goethek, Julio Zesarrek eta Napoleonek, besteak beste, supergizakiaren ezaugarriak izan zituztela aipatu zuen.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.