Sumariotasuna (epaiketa sumarioak)


KategoriakZuzenbidea

Prozesu bat sumarioa dela esaten da (latinezko summarius hitzetik, "laburra") laburra, azkarra eta aldi berean eraginkorra denean. Zuzenbidean, epaiketa sumarioak epaiketa azkarrak dira, epaiketa plenarioek izaten dituzten ezaugarri guztiak betetzen ez dituztenak. Horrela, epaiketa sumarioetan lekuko eta froga kopurua mugatua da, ahozkotasuna lehenesten da eta errekonbentzioa ez da posible. Hala eta guzitz ere, epaiketa sumarioetako sententzia ez da erabatekoa eta behin betikoa, eta epaiketan aztertu ez diren auziak beste epaiketa batean erabaki daitezke. Epaiketa sumarioa onartzen duten auziak jasota daude ordenamendu juridikoan eta ondarearekin loturikoak izaten dira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sumariedad.

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.