Filosofia, substantzialismoa errealitatea substantzia izeneko gauza indibidualez osaturik dagoela, haien gainean esentzia bat eta kualitate aldakorren multzo bat bilduz, baieztatzen duten ikuspegi filosofikoa da. Ildo horretatik, fenomenalismoaren aurkakoa da, zeinak errealitatea hautematen dugun hori baino ez dela, itxura hutsa alegia, baieztatzen duen. Substantzialismoaren aitzindaria, lehenengo substantzialista, Aristoteles izan zen, substantzia ousia, izendatu eta materiaz eta formaz osaturik kontsideratu zuena.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
ErrealitateaErrealitatea (latinezko res hitzetik, "gauza") dagoen guztia da. Problema ordea, dagoena zer den zehaztea da. Ikuspegi desberdinak daude horri buruz: alde batetik, errealitatea pentsatua dela esan daiteke, eta…
Substantzia (filosofia)Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat…