Substantibismoa gizakiaren eta ingurunearen arteko harremanak oinarritzat hartzen dituen paradigma ekonomiko eta antropologikoa da, formalismoaren aurkakoa. Max Weber izan zen lehena arrazionaltsun formala edo deduktiboa eta substantibista edo enpirikoa bereizten. Egitate ekonomikoak aztertzeko metodologiaz haraindi, substantibistek ekonomia formalistak oinarritzat merkatua hartzen duela kritikatzen du, eta beraz gizarte kapitalisten garai historikoari soilik dagokio; haien arabera, merkaturik gabeko gizarte primitiboen ekonomia ere aztertu beharko lirateke ekonomiaren oinarrizko izaerara heltzeko. Ildo horretatik, gizarte kapitalistetan ez bezala, gizarte primitiboetan eta inperio handietan, ekonomia bestelako egitura sozialetan integratua agertzen da, eta ez zaio beste arlo sozialei gailentzen. Beste alde batetik, substantibistak determinismoaren aurkakoak dira, eta horrela marxismoa eta oinarritzat hartzen duen balioaren teoria ere kritikatzen dute. Ekonomiaren ikuspegi subtantibistaren aitzindaria Karl Polanyi izan zen, bere The Great Transformation (1944) lanarekin. Ikuspegi subtantibistaren eta formalistaren arteko eztabaida 1960ko hamarkadan garatu zen bereziki, eta horretan subtantibismoaren aldekoak izan ziren George Dalton and Marshall Sahlins (1972ko Stone Age Economics lanarekin). 1
Erreferentziak
1.
Balan S. SUBSTANTIVISM, CULTURALISM AND FORMALISM IN ECONOMIC ANTHROPOLOGY. Cogito. 2012;(4).
Loturiko artikuluak
Paradigma zientifikoak (zientzia-paradigmak)Paradigma zientifikoak edo zientzia paradigmak Thomas Samuel Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan…
Iraultza zientifikoakIraultza zientifikoa gertatzen da zientzia arlo jakin bateko iraganeko oinarri guztiak apurtu eta oinarri guztiz berriak jartzen dituzten printzipio multzo eta teoria zientifikoa, paradigma zientifiko deitzen dena, garatu…
Paradigma zientifikoak (zientzia-paradigmak)Paradigma zientifikoak edo zientzia paradigmak Thomas Samuel Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan…