Subjektua eta predikatua proposizio ororen bi osagai nagusiak dira. Subjektuak proposizioa zertaz ari den adierazten du; predikatuak, berriz, subjektua dena edo egiten duena adierazten du. Adibidez, "karratuak lau alde ditu" proposizioan "karratua" subjektua da, eta predikatua "lau alde ditu"; "bi sagar jan ditut" proposizioan, berriz, subjektua "ni" edo lehenengo pertsona eta predikatuak lau sagar jan dituela adierazten du. Predikatuaren elementu nagusia aditza da; aditzaren ekintza beste elementu batzuk osatuko dute.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Agente gramatikalaHizkuntzalaritzan, agente gramatikala aditzak adierazten duen ekintzaren abiarazlea edo egilea adierazten du. Funtsean, agente gramatikala bi eratara ager daiteke: aktibozko perpausetan, subjektuaren bitartez (adibidez, Josemarik etxea eraiki zuen…
Klausula (hizkuntzalaritza)Agian klausula hitzak zuzenbidean duen esanahia bilatzen ari zinen. Hizkuntzalaritzan, klausula batasun sintaktikoa duen sintaxi-unitatea da, predikatu baten inguruan elementu funtzional batzuk biltzen dituena, esaldia baino maila goragokoa…