Adiera arruntean, subjektibitatea subjektiboa izatearen nolakotasuna da, gauzak norberaren ikuspuntutik pentsatu eta adierazteko modua. Adibidez, "irakurtzen ari naizen liburua ez dut batere atsegin" proposizioa subjektiboa da guztiz, hots, subjektibitateari dagokio. Filosofian, ordea, subjektibitatea bestelako esanahia du, esanahi hori anitza eta lausoa den arren, filosofoaren eta eskola filosofikoaren arabera. Esan liteke, orokorrean, subjektibitatea norberak nia hauteman, sentitu eta pentsatzeko modua dela.1 Definizio horretatik subjektibitatearen interpretazio ezberdinak eman dira: modernitatean, bereziki René Descartes-en (1596-1650) ondoren, subjektibitatea era autonomoan eta arrazionalean taxutzen dela irizten da, subjektua pentsatzen duen hura da, horrek munduari begira dituen inplikazio guztiekin; XIX. mendetik aurrera, ordea, haustura gertatzen da eta subjektua harreman sozialen bitartez eratzen dela planteatzen da, botereaz adibidez, eta ez soilik norberaren indibidualtasunetik. Marxismotik, psikoanalisitik, zein estrukturalismotik (Michel Foucault) niaren batasuna zatitu egiten da, ni beste batzuk garela esan daiteke: marxismoak subjektua ekonomiak eratzen duela baieztatzen du, psikoanalisian inkontzientearen mendean geratzen da, eta estrukturalismoan, Michel Foucault-en ikuspuntutik, boterea da subjektua modatzen duena; existentzialismoak, berriz, subjektuek euren subjektibitateari, euren existentziari esanahia emateko beharra nabarmentzen du, munduaren kontingentzian harrapatuta.23
Ikus, gainera
Erreferentziak
3.
Rebughini P. Subject, subjectivity, subjectivation. sociopedia.isa. 2014.
Loturiko artikuluak
-
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…