Konbentzio sozialak edo gizarte konbentzioak gizartean edo gizatalde batean eta egoera jakin baterako dauden arau inplizituak dira, tazitoki eta orokorrean gizabanakoek onartu egiten dituztenak, ohiturak eta usadioak izateagatik.…
Sare sozialetan, story edo istorioa erabiltzaile batek bere jarratzaileentzat argitaratzen duen bideo laburra da, eta aldi baterako eskuragarri dagoena, gehienetan 24 ordutarako. 2010eko hamarkadaren erdialdean plazaratutako argitarapen-formatoa izan da, geroztik sekulako arrakasta izan duena, bereziki Instagram-en eta Facebook-en. Aipatu behar da, story horiek ez dutela derrigor istorio bat kontatzen, eta besterik gabe iruzkinak edo iragarpenak izaten direla. Ohiko argitarapenen aldean, naturaltasuna nabarmentzen da, iraungitzen diren argitarapenak izanda, aparteko ediziorik behar ez dutelako.Gainera, pertsonalizatzeko hainbat aukera eskaintzen dituzten argitarapenak dira, testua, emotikonoak, iragazkiak eta gif luzapeneko irudiak txertatuz haietan, argitarapena multmdia sortzeko. Bideo bertikalak dira gainera, pantaila osoa hartzen dutenak, eta beraz erabiltzailearen esperientzia areagotzen dutenak. Iraungitze-epeak gainera jarratzaileak istorio horiek berehala eta modu masiboan ikustera bultzatzen ditu, biralitatea areagotuz. Hori guztia dela eta, marketin arloan bereziki erabili dira, enpresa zein influencer direlakoen eskutik, probetsi beharreko eskaintzak zabaldu eta produktu berrien inguruko ikusmina sorrarazteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.