Soziometria (latinezko, socius, "harremana", eta metrum, "neurketa", hitzetatik) talde bateko kideen arteko harreman-motak bereizi eta neurtzeko teknika bat da. Horretarako, pertsona bakoitzak taldekideekiko duen iritzia eta jarrera test soziometriko baten bitartez jaso, harremana kidetasunezkoa edo ezinikusizkoa den, eta jasotako datu guztiak harturik, taldearen barne-egiturari eta taldekideen rolari buruzko azterketa kuantitatiboa egiten da. Bektore horietatik soziograma eratzen da, taldekieen arteko harremanen sarea irudikatzen duena. Bektore horiek inkesta batez jaso ohi dira, batzuetan esperimentu soziologiko arrunt batekin batera (adibidez, bilera batean nor noren ondoan eseritzen den jasoz).  Soziometria Jacob L. Moreno (1889-1974) psikologo eta soziologoak garatu zuen 1930eko hamarkadan, New York-ekoko neskentzako eskola batean taldeak osatzeko lana hartu zuenean. Morenori zor zaio, halaber, psikodramaren garapena. Geroztik enpresan eta beste erakundeetan erabili izan da, baita armadan ere komandoak osatzearren. Talde baten egoera estatikoaz haraindi, taldeen bilakaera aztertu eta taldeko komunikazioa eta ikaskuntza hobetzeko ere erabiltzen da.
Loturiko artikuluak
- 
Aurrerakoia eta atzerakoia- Pertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko… 
 
- 
Geriatria eta geriatrikoa- Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza  agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa… 
 
- 
Test soziometrikoa- Test soziometrikoa talde bateko kideen arteko harremanen azterketa egiteko galdetegi bat da, non taldekideei beste kideei buruz galdetzen zaien, hala nola haien ondoan eseriko litzatekeen autobus batean, harekin…