Soziologia politikoa edo soziopolitika diziplina arteko jakintza-arloa da, soziologiaren eta politikaren ikuspegitik, gizartearen eta gizarte fenomeno eta portaeren eta politikaren arteko erlazioak eta dependentziak ikertu eta aztertzen dituena. Azterketa-eremu heterogeneoa da, eta gai hauek biltzen ditu: hauteskunde-portaera, alderdi politikoak eta izaera politikoko gizarte-mugimenduak, politikak gizarteen garapenean duen eragina, desberdintasunari, gizarte-klaseen eraketari, errepresio politiko eta sozialari eta, oro har, gizartean botere politikoa erabiltzeari dagokienez, politika publikoak, prozesu demokratikoak eta herritarren parte-hartzea. Gai horiek lantzeko paradigmak ere anitz dira. Paradigma horien artean, marxismoa nabarmendu behar da, gizartea materialismotik eta ekonomiatik aztertzen duen teoria gisa, baina politika gizarteari forma ematen dioten harreman ekonomikoak garatzeko tresnatzat hartzen duena, eta Max Weberen lana, politika autoritate sozial mota desberdinen bidez garatutako boterearen jardueratzat hartzen duena (karismatikoa, tradizionala, burokratikoa). XXI. mendeko gizarteetan, fenomeno soziopolitikoak eta haien inguruko interesa areagotu egin dira, batez ere demokrazien garapenaren ondorioz. Hala, gai politikoetako iritzia, parte-hartzea eta elkarrizketa soziala askoz irekiagoak dira erregimen autoritarioetan baino, eta komunikabideek eta internetek interes hori bultzatzen dute eztabaidarako gizarte plataformen bidez.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
Gizarte langintzaGizarte langintza pertsonak eta komunitateak, bereziki kalteberak direnak, lagundu egiten dituen praktika tekniko eta antolatua da, profesionalek nahiz boluntarioek garatzen dutena, haien garapen eta ongizate indibidual eta kolektiboa…