Soziologian, gizarte egiturak edo egitura sozialak gizarte harremanak eratu, bildu eta ordenatzen diren forma egonkor eta sistematikoak dira, denboran zehar eta gizarte osoan era finkoan gauzatzen direnak. Gizarte…
Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten baitan bizimodu partekatua, kultura deitzen dena, eta haietan eratzen diren erakunde eta beste egituren multzoa baizik. Kulturak eta gizarteak dira beraz, soziologiaren aztergaia. Soziologia gizabanakoak eta gizataldeak ere aztertzen dituen antropologiatik bereizi behar da, antropologiak jakintzagai zabalagoa baitu (gizabanakoa, alderdi guztietatik); gainera, antropologiak garai historiko eta kultura ezberdinetan gizabanakoak eta gizataldeak nola bilakatu diren alderatzea izaten du helburu berezia, soziologiaren azterketak garai jakin batean zentratzen diren bitartean. Soziologia hitza Auguste Comte-k asmatu zuen XIX. mendean, gizartea era positibo batean aztertzeko asmoz, zientzia naturalek baliatzen dituzten metodo berdinekin. Auguste Comte-rekin batera, Karl Marx, Émile Dukheim eta Max Weber izan ziren soziologiaren aitzindariak, XIX. mendetik XX. mendera bitarteko hamarkadetan, eta egun ere haien lanak funtsezko erreferentzia dira azterketa soziologikoak egiteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.