Sozialismo zientifikoa


KategoriakPolitika

Sozialismo zientifikoa, batzuetan komunismo zientifikoa ere deitua,  Pierre-Joseph Prodhon pentsalariak (1809-1965) Zer da jabetza? lanean lehen aldiz aipatua, historiaren eta errealitatearen azterketa zientifikoan oinarritzen den sozialismoaren korrontea da, harmonia sozialean oinarritutako sozialismo utopikoaren aurkakoa. Karl Marx eta Friedrich Engelsek erabili zuten terminoa ondoren, XIX. mendearen erdialdean, sozialismo utopikoaren aurka baita ere. Haien iritziz, beraiek eraturiko teoria ekonomiko eta politikoa, egun marxismoa deitzen duguna, zen sozialismo zientifikoa, materialismo dialektikoan eta materialismo historikoan oinarritua, utopiak, anakronismoak eta ameskeriak baztertuz (Friedrich Engels, Sozialismo utopikoa eta sozialismo zientifikoa, 1880). Sozialismo zientifikoak, esaterako, klase-borroka baietztazen zuen lege historiko eta zientifiko gisa, sozialismo utopikoak aldezten zuen batasun sozialaren aurka. Aipatzekoa da zientzia, zehatzago zientismoa, XIX. mendearen bukaeran puri-purian zegoen pentsaera zela, aurrerabidearen oinarri gisa, eta hortik zientifiko etiketa baliatu nahi izatea, kasu honetan Marx eta Engelsen eskutik, euren teoria izendatzeko.

Ikus, gainera

234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.