Sozialdemokrazia


KategoriakPolitika

Sozialdemokrazia (sozialismo eta demokrazia hitzetatik) marxismotik eratorritako ezkerreko korronte politikoa da, marxismoaren printzipio ideologikoak (hala nola gizarte sozialista xede moduan, langileen iraultzaren bitartez) baztertu eta besterik gabe herritarren arteko berdintasuna eta elkartasuna aldeztu eta balore demokratikoak sustatzen dituena. Marxismoak kapitalismoarekin talka egiten duen bitartean, sozialdemokratak ekonomia misto baten aldekoak dira, merkatu-ekonomia birbanaketa ekonomikoarekin eta estatuaren interbentzionismoarekin uztartuz, merkatuak ekar ditzakeen desberdintasunak apaldu eta bestelako merkatu-akatsak zuzentze aldera. Sozialdemokrazia ezker politikoan kokatzen da (hala nola, ongizatearen estatuaren apustu garbia egiten du, hura finantzatzeko zergen igoerak ezarriz), baina zentro politikorako joera ere badu, ezker muturretik aldenduz. Horrela praktika politikoan, denetarik aukitu izan da: sozialdemokraziak batzuetan ezker eta ezker muturreko alderdiekin lortu ditu hitzarmenak, baina liberalekin eta eskuinarekin ere iritsi da akordioetara (adibidez, Euskadin, PSE-EE alderdi sozialdemokratak ohikoan ematen dio sostengua PNV-EAJ alderdiari eta Patxi Lopez PSE-EEko politikaria PP alderdiaren sostenguarekin heldu zenean lehendakaria izatera).

Historikoki, marxismoa abiarazi (data bat emateagatik, 1848 urtea, Manifestu Komunista plzaratu zenean) eta gutxira garatu zen sozialdemokrazia korronte moduan. Alemanian, Ferdinand Lassallek egun Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata dena sortu zuen 1863 urtean. Baina sozialdemokraziaren teoriko nabarmenena Eduard Bernstein izan zen, XIX. mendearen bukaeran. Edonola ere, marxismo ortodoxotik laster jo zuten sozialdemokraten aruka, haien tesiak errebisionistatzat joaz, eta haien desideologizazioa salatuz. XX. mendean zehar, sozialdemokraziak Bigarren Mundu Gerratik aurrera bereziki izan zuen arrakasta, Europa Mendebaldeko estatuetan, ongizatearen estatuaren loraldiarekin batera betiere. Horien artean, nabarmena da Suediako kasua, non Olof Palme sozialdemokrata lider politikoa izan zen bere herrialdean nahiz nazioartean. XX. mendearen bukaeran ordea, ongizatearen estatuaren krisiak printzipio liberalek hartu duten indarra herrialde askotan, neoliberalismo deitu izan den joeraren baitan.

Ikus, gainera

370 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.