Sor-marka (jatorri-izena, jatorri-deitura)


KategoriakEnpresa

Sor-marka, jatorri-izena edo jatorri-deitura bereziki elikagai batzuek izaten duten ezaugarri bereizgarria da, zigilu baten bitartez egiaztatua, eskualde geografiko batean ekoitzitakoak direla ezartzen duena, sor-markako bultzatzaileek beraiek ezarritako lehengaiak baliatuz (gehienbat bertako nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak) eta ekoizpen-prozesu jakinekin, horien kalitate-estandarrak beterazteko. Sor-markak marketineko diferentziazio-estrategia aurrera eramateko tresna bat da, beste ekoizleengadik bereiztea bilatzen duena, kalitatean oinarrituta produktuari balioa erantsiz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, denominación de origen.

156 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.