Soldata-abanikoa enpresa bateko soldata handienaren eta txikienaren arteko aldea da, zatiketa moduan kalkulaturik. Adibidez, soldata handiena hilean 4000 eurokoa bada, eta txikiena 1000 eurokoa, soldata-abanikoa 4000/1000=4 da. Beste…

Soldata-masa enpresa bateko enplegatuei ordaintzen zaizkien soldaten zenbateko totala da, kategoria eta sail guztietarako, soldata eta karga sozial guztiak (gizarte segurantzarako kuotak, ...) barneharturik. Soldata-masa kostu finkoa izan daiteke enpresarentzat, langileak finkoak direnean, edo kostu aldakorra, langile gehiago edo gutxiago kontratatzen direnean planifikatutako ekoizpenaren arabera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, total payroll; gaztelaniaz, masa salarial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.