Herrialde batzuetan, Espainian XVIII. mendetik 2001 urtera arte, soldaduska hiritarrek, gazteak eta gehienetan gizonezkoak soilik, armadan derrigorrez egin beharreko zerbitzu militarra da, non denboraldi bat igaro behar duten trebakuntza militarra hartzen eta armadarentzat lan egiten. Espainian, gutxienez, soldaduska gizarte instituzio bilakatu zen gizonezko gazteen artean, bereziki XX. mendean zehar, gaztea helduarora soldaduska eginda sartzen zela irizten baitzen. XX. mendearen bukaeran, Espainian soldaduskaren aurkako intsumisio-mugimendu zabala egon zen, antimilitarismoaren inguruan, soldaduska eginbeharra krisian jarri eta azkenean soldaduska bertan behera uztea ekarri zuena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, servicio militar.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…