Software askea eta software jabeduna


KategoriakInformatika

Software askea erabiltzaileari software hori nahi duen moduan erabili, nahi dionari banatu edo eman, software hori nola funtzionatzen duen jakin eta sofware horretan nahi dituen aldaketak egiteko eskubideak ematen dizkion softwarea da. Horren aurkakoa software jabeduna da, sofwarearen egileari kodera sartu eta sofware zabaltzeko mugak ezartzen dituena. Software askatasunerako printzipio eta irizpide horiek 1980ko hamarkadan asmatu eta garatu ziren, eta geroztik gizarte mugimendu zabala eratu da horren alde, erabiltzailearen eskubideak bermatu eta finean, kode irekia zabalduz, gizarte aurrerabidea ere sustatu egiten dela sinetsirik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, free software and proprietary software; gaztelaniaz, software libre y software propietario.

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.