Sofistak eta sofistika


KategoriakFilosofia

Sofistak Antzinako Greziako irakasle partikularrak izan ziren, K.a. V. mendean, bereziki aberatsen semeei eztabaida politikoetan jarduteko erretorika irakasten zutenak. Sofista entzutetsuenak  Protagoras, Gorgias, Antifon, Hipias, Prodiko eta Trasimako izan ziren. Sofisten garaikidea izan zen Sokratesek haien aurka gogor egin zuen eta Platonek eta Aristotelesek ere kritika zorrotzak egin zizkieten geroago. Jatorrizko kritika horrek iraun egin zuen filosofiaren historian; horrela, egun sofistika sofisten iritzi multzoaz gainera,  erretolika, azpikeria eta falazia morala izendatzeko erabili izan da.  Hain zuzen ere, Sokrates hartzen da gizakiaren jakintzarako bide gisa filosofia zabaldu zuen lehen filosofotzat, sofistikaren erlatibismo morala eta egia subjektiboak baztertu eta egia absolutua aldarrikatu zuelako. Iritzi negatibo hori nagusitu den gehiegizko sinplifikazioa da, haiei buruzko bestelako iritziak ere badirelako: Hegelentzat, filosofo presokratikoen objektibismoaren aurkako erreakzio eszeptikoa izan ziren; beste batzuentzat, garaiko morala zalantzan jartzen lagundu zuten, eta haien lana Platon eta Aristotelesen ekarpenen aurrekaria izan zen.

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.