Aro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Bereziki Errusian, baina gerora ere beste herrialde batzuetan, sobietak langileen batzar edo kontseilu autonomoak ziren, lantegi, herri eta hri mailakoak, grebak antolatu eta gobernuaren aurkako borroka aurrera eramateko. Errusiar Iraultzan zehar, boltxebikeek botere politikoa sobietei ematea deliberatu zuten. Iraultza bukatu eta Sobiet Batasuna ezarri zenean, antolaketa politikoaren oinarria izan ziren sobietak, enpresa mailatik hiri, eskualde eta azkenean nazio mailara. Enpresa txikietako sobietek ordezkariak aukeratzen zituzten herriko sobietean aritzeko; herriko sobietetan ordezkariak aukeratzen ziren berriz, eskualde mailako sobietetan parte hartzeko, eta horrela hurrenez hurren, Sobiet Gorena izeneko erakunde politikora heldu arte.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.