Suszeptibilitatea objektu, egitura edo sistema bat bere baitan fenomeno bat garatu edo orokorrean aldatu edo eraldatua izateko duen posibilitatea eta gaitasuna da.
Sistematikoa sistema edo osotasun bati dagokiona da, eta ez atal soil bati. Sistematikoa esentziala edo ezinbestekoa den ezaugarria ere bada. Sinonimo gisa, estruktural edo egiturazko hitzak erabil daitezke. Adibidez, langabezia kapitalismoaren fenomeno sistematikoa dela esan daiteke, ezinezkoa denetz langabeziarik gabeko kapitalismoa izatea.
Zerbait sistematikoki garatzen ari dela esaten da, beti modu berean eta beraz printzipio edo arau bati jarraiki gertatzen denean. Gizarteko egitateei buruz, sistematikoki hartzen diren erabakiak eta burutzen diren ekintzak estrategia bati jarraiki gertatzen dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, systematic, systematically; gaztelaniaz, sistemático, sistemáticamente.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.